40 Mayo | Maiatzak 40 Algortako Portu Zaharra GETXO - 10 y 11 de Junio 2016
Home » ZUK ZER EGIN DEZAKEZUN//KONTAK

ZUK ZER EGIN DEZAKEZUN//KONTAK

ARTISTA INPLIKATUA NAIZ

Lagun altruistak ditugu gustuko

Ekitaldiari ekarpena egiteko moduko “artea” baduzu, edo duen inor ezagutzen baduzu, emaiozu ekitaldiaren berri… ez genuke nahi irabazi asmorik gabeko ekitaldi honetan modu aktiboan parte hartu nahi duen inor kanpoan geratzerik. 

Parte hartu nahi baduzu, idatzi iezaguzu helbide honetara:

artista@40mayo.com

Azaldu zertan datzan zure ekarpena, eman zure artearen ideia bat eta adierazi zein ordutegitan parte har dezakezun eta zer beharko zenukeen zure ekarpena burutzeko.  

Aldez aurretik mila esker.

NIRE ARTEA NI NEU NAIZ, ETA NIRE USTE SENDOAK

Denok ez gara artista izateko jaio, baina denok gara solidarioak eta bat gatoz mundua hobea dela gauzak diru aspergarriaren truke bakarrik egiten ez direnean. 

Ekitaldi honekin komunitatearen balioa azpimarratu nahi dugu eta baita ekarpen txikien bidez mundu hobea lortzea posible dela pentsatzen duten pertsonena ere. 

Ekitaldia errua “besteei” botatzeko solasaldi amaiezin horietaz aspertuta daudenentzat da. Benetako aldaketak oinarrietatik bakarrik burutu daitezkeela uste dutenentzat, hau da, “gugandik”.

Zuri, guk bezala erronkak maite dituzun hondar-ale hori, utopiek motibatzen eta hazten laguntzen badizutelagundu iezaguzu ekitaldiaren garapenean, esaguzu zein diren zure ordu libreak eta ekainaren 10, 11 eta 12an den-dena aurreikusi bezala gauzatzen lagundu ahal izango diguzu.

Idatzi helbide honetara:

voluntarios@40mayo.com

Azaldu zer egin dezakezun, zein diren zure ordu libreak, eta zer arropa-neurri erabiltzen duzun; boluntarioentzako berariazko kamisetak prestatzen ari gara, uuuuuhhh.

Mila esker ipurtarina izateagatik!

JARDUERETAN IZENA EMATEA

Ekitaldiko jarduera batzuetan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena:

- HAURRENTZAKO TAILERRAK: webgune honen Sortze-jarduerak atalean azaldu dugun bezala, tailer hauek arkitekto batzuek burutuko dituzte kontzeptu berrien bitartez haurren adimena estimulatuz.  
Tailerren kostu sinbolikoa: 5 euro / umeko

- BIZKAIKO TXAKOLINA: 3 ardo-dastatze aurreikusi ditugu, bakoitzean 20 lagunentzako tokia izango da.

Ostirala: 19:30ean eta 20:15ean.

Larunbata: 19:30ean.

Ardo-dastatzearen kostu sinbolikoa: 4 euro / pertsonako

 - PINTURA-LEHIAKETA: Portu Zaharreko I. Pintura-lehiaketan parte hartu nahi duzuen guztiok, jakinarazi aldez aurretik posta elektronikoz.

Goian adierazitako jarduera horietan izena emateko, bidali posta elektronikoa helbide honetara:  

inscripciones@40mayo.com

Mesedez, posta elektronikoaren Gaia eremuan adierazi zein jardueratan hartu nahi duzuen parte: Haurrentzako tailerrak, Bizkaiko Txakolina, Pintura-lehiaketa