40 Mayo | Maiatzak 40 Algortako Portu Zaharra GETXO - 10 y 11 de Junio 2016
Home » "TXO" SARIAK

"TXO" SARIAK

 - 40 Mayo | Maiatzak 40

Ospakizun honen bidez getxoztarrok esker ona adierazi nahi diegu gure auzoko paregabeei, elkarte aktiboenei, bertokoei, historiari, xarmari, gastronomiari, ohiturei; horretarako, urtero banatuko ditugu Portu Zaharreko “Txo” Sariak: pertsona bati eta erakunde bati. 

 
Gainera ekitaldiaren izaera “ireki” hori zorrotz betetzeko – “munduari irekia”-  sari honek aintzat hartuko ditu, sinergiak sortzeko helburuz, aipatu ditugun baloreak eta oinarriak partekatzen dituzten beste pertsona, elkarte eta talde batzuk, udalekoak zein udaletik kanpokoak.  

 

Ziur gaudelako ”elkarrekin gehiago garena”. 

 - 40 Mayo | Maiatzak 40

Lehenbiziko edizio honetan Jai-batzordea eta Eduardo Larrea saritu nahi ditugu.  

Jai-batzordea, udalean xarma gehien duten jaiei egindako ekarpen ordainezinagatik.  Saiatua izateagatik, amore ez emateagatik, egoera zailak gainditzeagatik, denontzako jaiak egiteagatik, txiki zein handi, tradizioa bizirik iraunarazteagatik eta garai berriei egokitzen jakiteagatik

Eduardo Larrea, "KAROLO APARTA", portuarekin duen identifikazio ukaezinagatik, konbentzionalismoetatik at garai zurrunetan izandako bizimodu bohemioagatik, artista izateagatik, bere jatorria harro erakusteagatik eta munduan zehar gu, getxoztarrok, modu ohoragarrian ordezkatzeagatik.