2016ko ekainaren 10 eta 11n
MAIATZAK40 Algortako Portu Zaharra Getxo, udari ongi etorria egiteko festa da, tradizioei gorazarre egiteko, bertakoak eta haien ohiturak gogoan eramateko eta Portuak bizikidetzaespazio gisa duen berezitasuna aitortzeko jaia.
Algortako Portu Zaharraren tradizioa eta Portuak munduari begiratzeko modu irekia bat egiten dituen ekitaldia, eboluzioan dagoen mundua, non Portu Zaharrak eta getxoztar guztiok partaide aktibo izan nahi dugun.
Gainera, planteamendu hori partekatzen duten eta gurekin bat egin nahi duten guztiak bidelagun nahi ditugu, diren lekukoak direla.
Kezkak eta baloreak dituzten eta inkonformistak eta proaktiboak diren pertsonak ditugu gustuko.
Aurretik gure jatorria tinko finkatuta dugula, jokabide eta harreman eredu berrietan sakondu nahi duten pertsona geldiezin guztientzat, artistak izan ala ez.
MAIATZAK 40 hainbat arte diziplinaren bitartez garatuko den ekitaldia da: zinemagintza, argazkigintza, musika, pintura, poesia, teknologia berriak, eta abar.
Ekitaldia tematuta dago Portu Zaharreko jendearen eta espazioen tradizioak eta memoria historikoa sendotzen, belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko helburuz.
Hortik aurrera, ekitaldiaren beste obsesio bat informazioaren teknologia berriek eragin duten “tsunamia” askatzea izango da, hain zuzen ere, maila guztietan eta bereziki gizarte, ekonomia eta kultura mailan aldaketa nabarmenak eragin dituen “tsunamia”.